Lilixi Design

Biografia

David Zurutuza - BiografíaDavid Zurutuza - Biografía SD EIBARO. Lyon - Real Sociedad CFDavid Zurutuza - Basque Country Real Sociedad CF

David Zurutuza 1986an jaio zen Rocheforten (Frantzia). Bere amaren familia hangoa da jatorriz eta bere amak han igaro zituen haurdunaldiaren azken hilabeteak. Aita gipuzkoarra du. Horrenbestez, jokalariak bi nazionalitate ditu, espainiarra eta frantziarra. Rocheforten jaio bazen ere, jokalariak Deban (Gipuzkoa) eman zuen haurtzaroa. Bertan bizi izan zen sei urtez, futbolean ere bertan hasiz. Geroztik Hendaia lapurtarrean (Iparralde) bizi da.

Debako hondartzan hasi zen futbolean jokatzen, 1992. urtean, gutxi gorabehera. Gero, bere gurasoak Hendaiara joan ziren eta ikastetxeko taldean jokatu zuen, “Englantins” izeneko Hendaiako taldearekin partidak txandakatuz. 11 urte eskas zituela Donostiako Lengokoak taldera joan zen. Talde horretan hazi zen jokalari gisa, besteak beste, Luis Arconada atezain mitikoa. Talde horretan bi urte eman zituen infantiletan eta kategoria horretan zela Real Sociedad taldeak fitxatu zuen, gerora Real Sociedad B (Sanse) taldean ere jokatu zuelarik.

2007-2008 denboraldian utzita jokatu zuen Eibar KE taldean.

2008-2009 denboraldia Real Sociedad klubeko lehen taldean hasi zuen, baina lehen talde horretan erdilari gehiegi zeudela iritzita, entrenatzaileek harrobiko taldera itzul zedila erabaki zuten, izan ere, harrobiko taldeak bazuen laguntza beharra mailari eusteko.

Aparteko kalitatea eta teknika dituen jokalaria da, ukitu miresgarria duena, joko-aldaketa bikainak egiten dituena eta zelai-erdia eta aurreko postuak uztartzeko trebetasun itzela duena. Horrez gain, badaki ongi errematatzen atzetik, jokoaren bigarren lerrotik, etorrita.

2010. urtean debutatu zuen Lehen Mailan, lehen jardunaldian. Denboraldi berean, Zurutuzak BBVA Ligako bere lehen gola sartu zuen.

Euskarri eta erdilari gisa nahiz ezker hegalean joka dezake, baina atetik gertu sentitzen da erosoen.

2011/2012 denboraldian 33 partida jokatu zituen ligan eta 4 kopan. Guztira 3 gol sartu zituen, ederrak hirurak. Berriki Idiazabalgo Errealaren Lagunak lagunarte txuri-urdinak joan den denboraldiko jokalari onenaren saria eman dio.

David Zurutuza debutatu Real SociedadDavid Zurutuza Errealaren Lagunak lagunarte txuri-urdinekinTitulares Real Sociedad Champions League