Elkartasuna

 

 

 

 

Mundukide ez da besteak bezalako GKEa. Eskaintzen duen laguntza Mondragon kooperatiba ereduan oinarrituta dago. 18 urtetako ibilbidea badu ere, fundazioa osatzen duten kideek eskarmentu handia dute esparru horretan. Kooperatibetan lanean ibilitako hainbat GKEtako boluntariok eman zuten Mundukide sortzeko pausua, kooperatiba munduarenurtetako  lan esperientzia profitatuko zuen erakundea, hain zuzen.

Mundukidek pobretutako herrialdeetara eraman nahi du kooperatiben esperientziatik sortutako egiten jakitea.  Honako hauek dira elkartearen balore oinarrizkoenak : elkartasuna: ekonomia irekiko beste esperientzia batzuekin; lana, zeinari kapitalari baino askoz garrantzi handiagoa ematen zaion; eta gizartea eraldatzea, hau da, pertsona eta gizarte bidezkoagoak eta autokudeatuak helburu dituen aldaketa lortzea.