Noticias

11-05-2016

Eskerrik Asko!

 

Atzo, berriro aukera izan nuen Iparraldeko Ikastolak bisitatzeko. Oraingoan, Donibane Garazi, Larzabale eta Hazparrenen txanda izan zen. Bertan, nire ibilbidea aurkezteaz gain, hurrengo futbol ikastaroari buruz hitz egin nuen baita ere. Dakizuen bezala, Kanbon burutuko da uztailaren 4tik 8ra.

Izena emateko “kanpusa” atalean dagoen inskripzio txostena deskargatu behar duzue eta argibideak jarraitu bidaltzeko.

Denek parte hartzera animatzen zaituztet!

 Eskerrik Asko!