Noticias

22-02-2017

“LAGUNDU IRABAZTEN” SMS KANPAINA

Orain 17 urte hasi zen  Mundukide Mozambikeko nekazariekin batera bizitza duinagoa izan ahal izateko  pausuak ematen. Emakume eta gizon nekazarien gaitasunak sendotu eta azpiegitura egokiak sortzen oinarritu da programa urte hauetan.

Hastapenak mantsoak izan baziren ere, azken 10 urtetan, sabanako milaka hektarea baratz bihurtu dira, 30.000 familiatik gora elikagai berriak ekoizten ari dira eta urte osoan lurra emankor mantentzeko ureztapen sistemak gero eta ugariagoak dira.

Baldintza ezin hobeak ematen ari dira, munduak ahaztuta dituen milaka pertsonen “bizi poza” berreskuratzeko.

Ezinbestekoa da partida honetan denok egotea, nekazariak, Mundukide eta gu geu.

Elkarrekin gauza handiak egitea atsegin dugulako, Mozambikeko iparraldean ahaztuta bizi diren nekazariekin batera  partida irabaztera goaz!

GARRANTZITSUENA zuk  SMSa bidaltzea da eta zure ingurukoak sare sozialen bitartez mezua elkar banatzen animatzea.

 

1,2€ko balioa (ekarpen osoa ONG-arentzat). Diru-laguntzak lortzeko, kanpaina solidarioen SMS zerbitzua; Altiria TIC-ek www.altiria.com, eta Asociación Española de Fundraising, www.aefundraising.org -k zuzendua. Bezeroen arreta zenbakia: 902 00 28 98, Kode Postala: 36059 – 28080 Madril. Movistar, Vodafone, Orange, Yoigo eta Euskaltel-ek parte hartzen dute.

ZERTARAKO ERABILIKO DA SMS BITARTEZ BILDUTAKO DIRU KOPURUA?

  • Nekazaritzarako teknikariak kontratatzeko besteak beste.

Nekazaritzako teknika berriak irakasteko,  aurreratuago dauden beste probintzia batzuetako nekazariak kontratatzen dira nekazal kanpaina bakoitzeko. Arroz ekoizpen teknikariak, sesamo ekoizpen teknikariak, baratzgintza teknikariak....

Argazkiko taldea, Mundukideko kideak eta  proiekturako kontratatutako teknikariek osatzen dute. Urtean zehar 100 tik gora izaten dira

 

Proiektuari buruzko informazio gehiago

Zer da Mundukide?